Reservoir Dogs
Reservoir Dogs Tarantinoaren direktore bezala 1992-an egin zuen debuta da, inork ezagutzen ez zuenean egin zuen filma. Film honek mundu guztia liluratuta utzi zuen, eta Tarantinoren ezaugarri guztiak isladatzen zuen: Elkarrizketa ugari eta sakonak, Gobernuari kritia haietan, odol eta biolentzia ugari... Bi urte geroago Pulp Fiction atera zuen, agian hamarurte horren pelikularik hoberena, obra maestra bat. Horregatik Tarantinori Pulp Fiction-agatik ezagutzen zaio batez ere, eta nire ustez injustoa da, Reservoir Dogs ere izugarrizko pelikula baitda.
Pelikula mafiako nagusi baten (Joe) eta bere semearen (Eddie) misio bati buruz doa. Horretarako, sei gizon kontratatzen dute, eta anonimatoan geratzeko, koloreen izenak jartzen dizkiote: Zuri jauna, Laranja jauna, Arrosa jauna, Urdin jauna, Marroi jauna eta Zurigorri jauna. Diamante batzuk lapurtu nahi dute, baina hoietako batek polizia da eta dena txarto ateratzen da. Urdin eta Marroi jaunek ez dira hain garrantzitsuak, beraz, beste lauei buruz hitz egindo dut.
Zuri Jauna
Zuri Jauna erabatean liderra da. Garbi jokatzen du eta bihotz onekoa da, Laranja laguntzen du eta hau behar duenean. Ez da poliziako gizona. Harvey Keitelek ematen dio bizitza, egundoko aktorea.
Laranja Jauna
[SPOILER]Hau polizian sartuta dagoena da [SPOILER], baina oso ondo egiten du bere lana... Hain ondo, zein Zurik sinesten bukatzen du Laranjak polizia ez dela esatean. Tiro bat ematen dute sabelean, eta pelikula osoa odolez beteta dabil. Tim Roth-ek, beste txapeldun bat, egiten duen interpretazioa ere oso ona da.
Zurigorri Jauna
Pelikula honen eszena famatuena berak protagonizatzen du. Zurigorri sadiko bat da, psikopata... oso erraz hasten da tiroka eta torturatzaile ona da, benetan beldurgarria da. Polizia batekin agertzen da bakarrik, eta belarri bat mozten dio dantza egiten duen bitartean (hau esan dudan eszena da). Azkenean Laranjak berarekin akabo egien du. Aktorea Michael Madsen da.
Larrosa Jauna
Hau nire faboritoa da. Benetan gizon profesionala (bere izen erreala esaten ez duen bakarra da), beti gauzak ondo egiteko prest dago. Odolan izotza du eta oso intelijentea da, horrexegatik amaieran diamanteekin geratzen dena da (nahiz eta poliziak harrapatu justu ostean). Steve Buscemik izugarrizko lana egiten du Arrosaren azalean jartzean.

Zabaldu
del.icio.us