Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Meta Rocks!
Munduko blogarik onena... Michaelena kontatu gebe.

Artxiboa: Abendua 2007

19/12/2007 GMT 1

Bi egun soilik...

michaelkiller @ 22:55

Ez, ez nago oporretara hetzeko falta diren egunak kontatzen, urteko partida ikusteko falta direnak baizik. Ostiral 21ean, Institutoko Patioan, izugarriko "Derby-a" ikusiko dugu... Batxilergoa Maisuen kontra.

Hauexek dira talde biek konbokatu dituzten jokalariek:

Batxilergoa: Guti, Sendoa, Ander, Romo jokatu zuen mutikoa eta Sergio (Cano faltan hartzen dut, gizon honek nire ustez taldearen hoberena da)

Maisu F.C.: Joseba, Urtzi, Santi, Sabin, Castaños.

Nik partiduaren porra egingo dut.

Batxillergo 1 - 3 Maisuek

Castañosen hiru gola, Sendoak sartuko du galtzaileentzat.

Anima zaitezte porra egitera!

12/12/2007 GMT 1

Reservoir Dogs

michaelkiller @ 21:15

Reservoir Dogs Tarantinoaren direktore bezala 1992-an egin zuen debuta da, inork ezagutzen ez zuenean egin zuen filma. Film honek mundu guztia liluratuta utzi zuen, eta Tarantinoren ezaugarri guztiak isladatzen zuen: Elkarrizketa ugari eta sakonak, Gobernuari kritia haietan, odol eta biolentzia ugari... Bi urte geroago Pulp Fiction atera zuen, agian hamarurte horren pelikularik hoberena, obra maestra bat. Horregatik Tarantinori Pulp Fiction-agatik ezagutzen zaio batez ere, eta nire ustez injustoa da, Reservoir Dogs ere izugarrizko pelikula baitda.pim-pa-pa-paim-pa-pima-pan-pa-pa-pa-piiiiin.jpg

Pelikula mafiako nagusi baten (Joe) eta bere semearen (Eddie) misio bati buruz doa. Horretarako, sei gizon kontratatzen dute, eta anonimatoan geratzeko, koloreen izenak jartzen dizkiote: Zuri jauna, Laranja jauna, Arrosa jauna, Urdin jauna, Marroi jauna eta Zurigorri jauna. Diamante batzuk lapurtu nahi dute, baina hoietako batek polizia da eta dena txarto ateratzen da. Urdin eta Marroi jaunek ez dira hain garrantzitsuak, beraz, beste lauei buruz hitz egindo dut.

Zuri Jauna

Zuri Jauna erabatean liderra da. Garbi jokatzen du eta bihotz onekoa da, Laranja laguntzen du eta hau behar duenean. Ez da poliziako gizona. Harvey Keitelek ematen dio bizitza, egundoko aktorea.harvey-keitel.jpg

Laranja Jauna

[SPOILER]Hau polizian sartuta dagoena da [SPOILER], baina oso ondo egiten du bere lana... Hain ondo, zein Zurik sinesten bukatzen du Laranjak polizia ez dela esatean. Tiro bat ematen dute sabelean, eta pelikula osoa odolez beteta dabil. Tim Roth-ek, beste txapeldun bat, egiten duen interpretazioa ere oso ona da.tim-roth.jpg

Zurigorri Jauna

Pelikula honen eszena famatuena berak protagonizatzen du. Zurigorri sadiko bat da, psikopata... oso erraz hasten da tiroka eta torturatzaile ona da, benetan beldurgarria da. Polizia batekin agertzen da bakarrik, eta belarri bat mozten dio dantza egiten duen bitartean (hau esan dudan eszena da). Azkenean Laranjak berarekin akabo egien du. Aktorea Michael Madsen da.mr-blonde.jpg

Larrosa Jauna

Hau nire faboritoa da. Benetan gizon profesionala (bere izen erreala esaten ez duen bakarra da), beti gauzak ondo egiteko prest dago. Odolan izotza du eta oso intelijentea da, horrexegatik amaieran diamanteekin geratzen dena da (nahiz eta poliziak harrapatu justu ostean). Steve Buscemik izugarrizko lana egiten du Arrosaren azalean jartzean.mr-pink.jpg

10/12/2007 GMT 1

KISS!

michaelkiller @ 22:50

polestanli.jpgBeno, gaur ere nire musika-talde bati dedikatuko dut bloga. KISS-en txanda da.

Agian entzun ez, baina ziur nago gutxienez behin ikusi duzula Paul Stanley, izugarrizko talde honen abeslari eta liderra. Alboan ikusten den aurpegia Stanley da. Ez al zaizue ezaguna egiten ba? polestanli.jpg

Beno, beti bezala, Youtube laguna erabiliko dut... Detroit Rock City izeneko abestia (ziur aski haien hoberena eta ezagunena) da bideoan agertzen dena. On egin, eta begira zein onak diren (beno, ziren, 1976-ko bideoa da eta) zuzenean!!

04/12/2007 GMT 1

Judas Priest

michaelkiller @ 22:58

Bihar asteko azken klase-eguna izango da... zubi on bat pasatu guztiok, eta gero etorriko dira azken bi asteak... Oso labur pasatuko dira eta Gabonetan egongo gara, ez da ezer falta!

Beno, hainbat egunetan ez naizenez pasatuko, gaur "gero arte" esango dut. Eta agurtzeko modurik onena hautatu dut... Judas, Metalaren Jainkoei buruz hitz egiten. TOP 10 bat egingo dut eta hgero 10 hoietariko baten bideoa jarriko dut.

10- Night Crawler
9- The Green Manalishi
8- Metal Gods
7- Turbo Lover
6- Painkiller
5- Breaking The Law
4- The Hellion / Electric Eye
3- A Touch Of Evil
2- Victim Of Changes
1- The Sentinel

Ez dakit zergatik egiten dudan hau, inork ez ditu ezagutzen ba (xD). Hori konpontzeko, abesti bat ipiniko dut. Hau A Touch Of Evil da, 1991-ko Painkiller diskakoa (hau taldearen onentzat hartzen da). Nire gustokoenetarikoa da.

Muchachada Nui (Nui!)

michaelkiller @ 15:58

Muchachada Nui asteazknean ikus dezakezue, 23:30 Bigarrenean. Geheienek ezagutuko duzue, baina pixka bat zer den azalduko dizuet. Orain dela urte batzuk, Paramount Comedy (Digital+eko kate bat) "La Hora Chanante" izeneko programa sortu zuen... Ez zen nahiko famatua, baina, batez ere Interneteri esker, hainbat jende ikusten hasi zen. "Arrakastatsua" zenez, TVE fitxatu zuen eta aurten emititzen hasi dira. Gutxigorabehera 15 kapitulo emititu dituzte.

Hainbat sektzio eta pertsonai famatu dituzte: Marcial herrikoia, Rappel gaztea, Perro Muchacho, Munduko Gizon nazkagarrinea (egun batean jarriko dut honen bideoa, benetan nazkagarria da), Enjuto Mojamuto... baina agian jendea gehien gustoko duena "Mundo Viejuno" da. Hemen, zuribeltz pelikulak agertzen dira, baina aktoreak beste era batera ipintzien diete abotsa, esaldi absurdo eta dibertigarriak eginez. Hemen uzten dizuet "Erasmus" izeneko Mundo Viejunoa:

03/12/2007 GMT 1

Aktualizatzeko

michaelkiller @ 17:19

Denbora asko neraman blogan sartu barik... gaur berriro egingo dut, eta webgune oso interesgarri bat gomendatuko dizuet... Batez ere musikazaleei gustatuko zaie... LASTFM da

Hemen dago nire "bloga", zuez zeuena eginez gero, zeure lagunen zerrendan ipini, mezedez

LastFM entzuten dugun musika gordetzen duen programa dauka, eta beste jendearekin daukagun hamankomuntasuna kalkulatu eta aztertzen du... asko entzun eta gero, grafikoa egingo bakoitzak nahiago dugun musika-mota ikusteko. Gainera, "Auzoko" izeneko jendea bilatzen du. Auzokoak zure musika antzekoa den taldeak entzuten dute, eta honi esker ezagutu ahal diuzu. Gainera, LastFM-ek, zeure taldeak ikusi eta gero, beste talde antzekoak gomendatuko dizu... horrela ezagutu dut nik Disturbed adibidez, oraintxe bertan nire onenetarikoa dena

Beno, nahi duenak, hemen sar dezala eta kuenta bat sor dezan. Izena eta argazki polit bat ipini eta gero, soilik Last programa jaitsi beharko du (entzuten duzun musika gordeko duena).

Gaurko bukatu dut, bihar gehiago idatziko dut. Hemen uzten dizuet Simpsonen momentu benetan dibertigarria

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!